top of page

Malmasin proiektua

Malmasin mendiak bere baitan altxor historiko-arkeologiko garrantzitsua gordetzen duena gauza jakina da. Bigarren Burdin Aroko (K.a. IV. mendetik K.o. I. mendera) gotorleku edo kastroa identifikatuta dago (ez da indusketarik egin). Arkeologo eta historialari askok ere uste dute kastroaren gainean  Goi Erdi Aroan Iruñeko Erresumak Bizkaian zuen gaztelu nagusiena eraiki zela. Oraindik aurreko elkartea ginela, AHAZTUAK, dokumentazioa biltzen aritu ginen (Sagarrak, Harribaltzaga). eta gerora Malmasinen indusketarako proiektua aurkeztu genuen ARANZADI Elkartearekin batera.  Juantxo Agirre-Mauleon, orduko ARANZADIko idazkariaren laguntza izan genuen eta 2012an MALMASIN IKERTZEKO EGITASMOA aurkeztu genion Arrigorriagako Udalari. Foru Aldundiak eta Arrigorriaga eta Basauriko Udalek Malmasingo kastroa, Abrisketa Done Peri eta Finagako baselizak ezagutzera emateko ibilaldiak antolatu dituzte. Guk lanean dihardugu egunen batean Malmasinen dagoen kastroa eta balizko gaztelua azaleratzeko. Ea egunen batean bide biek elkar egiten duten. 

bottom of page