

2019ko martxoaren 20a
MALMASINGO GAZTELUA IKERTZEKO OINARRI HISTORIKOAK

2018ko ekainaren 12 eta 13a
ARRIGORRIAGAKO I. TOPONIMIA JARDUNALDIAK

Arrigorriagako MALMASINGO LAGU-NAK Elkarteak ekainak 12 eta 13 Udal Batza Aretoan aurkeztu zituen Asier Ibarretxe gure Elkarteko kideak Arri-gorriagako Toponimia hobetzeko eginiko proposamenak eta Portuga-leteko Oroituz Elkarteko Jose Manuel López ikerlariak frankismoaren aztar-nak ezabatzeko metodologiaz ere.
​
Arrakastatsuak oso. 26 eta 23 partai-de izan genituen, ez gehiegi, baina eztabaida maila oso altua suertatu zen. Jardunaldien bideoak linketan ikus ditzakezue.
​
Malmasingo Lagunak gure Elkarteak irailan borobilduko du instituzioei egingo zaien toponimia eta kale izendegirako proposamena. Web honetan izango duzue horren berri.


2018-06-12
ASIER IBARRETXE.
Arrigorriagako Toponimia
hobetzeko proposamenak.
BIDEOA IKUSI
goiko argazkian sakatuz
Asier Ibarretxek hitzaldian erabilitako power-pointa
AURKEZPENA IKUSI
beheko argazkian sakatuz

2018-06-13
JOSÉ MANUEL LÓPEZ DÍEZ Bideoa
Frankismoaren aztarnak kale-izendegian.
BIDEOA IKUSI
goiko argazkian sakatuz
​
ERREPUBLIKA EGUNA ARRIGORRIAGAN
2018ko apirilaren 11a eta 13a
apirilaren 11a
GERNIKAREN EGIAK
GITE-IPES Gizarte Ikerketarako Talde Eragileak, Gernika bonbardatu zutela iaz 80 urte bete zirela eta, Gernikaren Egiak izeneko proiektua jarri zuen martxan. Bertatik liburu bat eta ikus-entzunezko dokumental bat sortu ziren eta Arrigorriagara ekarri genituen. Dokumentalaren zuzendariak, Ibon Meñika eta Haritz Petralanda gurekin egon ziren.


apirilaren 13a
EREPUBLIKAREN ALDEKO EKITALDIA
Ostiralean, itzelezko ekaitzapean, Errepublikari gorazarre egiteko ekitaldia burutu genuen. Xumea baina hunkigarria. 60 bat pertsona: zahar, gazte eta ume. Teresa Campos arkeologoak egin zuen aurkezle lana. Karlos Molinuevok bertso idatzi bat kantarazi zigun. Asier Ibarretxe historialariak Arrigorriagako hildako gudari zein milizianoen inguruko datu historikoak eman zituen horretarako argazki erakusketa batez lagundu zela. Luis Mari Ormazabal, 93 urteko militante komunista eta antifrankistak bere olerki hunkigarri bat opatu zigun eta Oier Txiko dantzariak eta Peio Garmendia eta Josu Ruiz de Azua txistulariek "agurra" opatu ziguten bertaratutakoei errepublikaren omenez. Eta betiko lez, isilpean, nekaezinak diren Jandri Solatxi eta Tere Ortiz bikotea arduratu zen ekitaldiaren antolakuntza bikainaz.
​
Memoria gal ez dadin, beharrezko lana. Zorionak eta eskerrik asko. Gora Errepublika!


Doinua:
Agure zahar batek zion
Mila bederatziehun
eta hogeita hamaikan
Errepublika jaio zan
Borboia botatzean.
Lurrak banatzeko nahian
kultura zabaltzean,
langileak antolatu
ziren egun berean.
​
BAINA GUZTIOK BATERA
SAIATU HURA BOTATZERA
IKUSIKO DOK-N, NOLA, NOLA,
LASTER ERORIKO DAN.
​
Legez lortutakoari
iseka ta burlaka
faxistak altxatu ziren
sei urte eskas pasata.
Eleiza ta oligarkia
aspalditik bultzaka
holan kontatu behar da
holan gertatu zan ta.
BAINA GUZTIOK…
Gerra osteko garbiketa
ikusten da nabarmen
114.000 lagun
arekan daoz behinipen.
Ta eurek esan “ahaztu dana”
ta guk esaten “amen”
ze puta demokrazia
dan daukaguna hemen.
​
BAINA GUZTIOK…
​
Baina eutsi egin dogu
lehengoen eredutik
ta Katalunia hor daukagu
borrokan itzarturik.
Bildu zahar ta gazteak
borroka-ingurutik
Errepublika ate joka
gu bere alde zutik!

LOS ECOS DEL SILENCIO Luis Mari Ormazabalen liburu berria

Luis Mari Ormazabal Pérez, Muskizen jaioa, Arrigorriagako biztanlea. Frankismoaren aurkako borrokalari komunista. 93 urte.
Euskadiko ordezkari bezala parte hartu zuen Espainiako Partidu Komunistaren VI. Kongresuan Pragan 1959an. Atxilotu zuten eta DGS-n 40 egun pasa zituen 80 itaunketa jasoz. Carabanchelen preso. Gerra-kontseilua pairatu zuen jazarpen militarraren akusaziopean. 10 urteko zigorra Burgosen. 68ko maiatzean atxilotua berriz, Basauriko presondegian. 71an berriro atxilo, gose greba Basaurin. Fidantzapeko askatasuna, TOPek berriro zigortu zuen urtebete eta 8 hilabetera. Jaengo kartzelara trasladatua. 1975eko maitzaren 1ean etxeko miaketa. Azken atxiloketa Laudion 1977an.
María Servini epaile argentinarrak bere deklarazioa eskatu zuen frankismoaren krimenen aurkako salaketan, baina Bilboko epaitegiak ukatu zion.
2010ean “El molino de Castaños” izeneko kondaira eleberri poetikoa argitaratu zuen. Orain, berriro argitara dator “Los ecos del silencio” lan biografikoarekin. Omenaldi asko eskaini diote. Arrigorriagako “Ahaztuak” Elkarteak berari buruzko dokumental txikia egin zuen 2010ean.
MEMORIA HISTORIKOAREN IV. JARDUNALDIAK 2017ko maiatzak 30-31
2017ko JARDUNALDIEN BALORAZIOA
​
Beno, pasatu dira jada. Balorazio ona egin behar dugu. Asteartean 25 pertsona elkartu ginen. Bertsolariak, Anderek, zabaldu zuen ekitaldia. Web orria aurkeztu genuen. Aurreko taldetik oraingo MALMASINGO LAGUNAK elkartera aldatzeko arrazoiak eman ziren. Argitaratutako materialen laburpena erakutsi zen eta gerora begirako proiektuen berri eman genuen. Txukun.
​
Asteazkenean jende gehiago bertaratu zen, 50 lagun. Asier Ibarretxek aurkeztuta, Josu Txuekak hitzaldi freskoa opatu zigun gerra zibilaren ondarearen inguruan. Eztabaida luze interesgarria zabaldu zen gerora. Datorren urterako, jardunaldiekin batera Errepublikaren egunean omenaldia egingo dugula adostu zen.
![]() DSC_0288 |
---|
![]() DSC_0298 |
![]() DSC_0290 |
![]() DSC_0284 |
![]() DSC_0289 |
![]() DSC_0287 |
![]() DSC_0308 |
![]() DSC_0306 |
![]() DSC_0297 |
![]() DSC_0285 |
