top of page

Nortzuk gara?

Arrigorriagako herritarrak gara, esparru desberdinetakoak: arkeologia, langileria, irakaskuntza... herritarrak, azken batean. Gure taldeko batzuk 2008an sortu zen Arrigorriagako Ahaztuak Elkarteko partaideak izan ziren. Beste batzuk gerora batu dira taldera. "Irabazteko asmorik gabeko elkarte" legeztatua gara.

 

Gure Elkartearen helburuak Arrigorriagako historiaren ikerketa eta zabalkundea lirateke, baita bere ondare historiko zein kulturalaren berreskurapena ere. Horretarako honelako ekintzak burutu nahi ditugu: 

​

  • Arrigorriagako historiari buruzko ikerkuntza.

  • Malmasingo kastro eta gaztelua induskatzeko eta ikertzeko ´jarduketa-proiektuak.

  • Memoria historikoa, gerra zibilari eta diktadurari dagokiena batik bat, berreskuratzeko eta jakitera emateko proiektuak.

bottom of page