top of page
BESOITAORMAETXEA, euskal baserriaren jatorria irauli duen aurkikuntza. TERESA CAMPOS, Malmasingo Lagunak Elkartearen Arkeologak burutu du ikerketa.
Harribitxia da Berrizko Besoitaormaetxea baserria. Teresa Camposek azaldu duenez, bertan teilatu konikoko etxola eraiki zuten. Barruan lekaleak biltzeko lur azpiko siloa zegoen, XII. mendeaz ari gara. XVI. mendean, berriz, oinplano laukiluzekoa eraiki zen. XVI. mendean, bertan, egungo itxurako harrizko baserria eraiki zuten. Sagardoa egiteko dolarea eta garia gordetzeko garaia agertzen dira hemen. Ameriketatik ekarritako artoak, XVIII. mendeko krisiak eta larren desagerpenak eragin zituzten baserri barruko aldaketak. Horiek ere ikusgai agertzen dira Besoitaormaetxean. Esandakoa, aldaketa guzti horiek baserri bakar batean bildurik agertzeak Besoitaormaetxea harribitxi bihurtzen du. Bejondeizula, Teresa.

Encabezado 1

Gran título

EL ENIGMA DEL MITO Y LA HISTORIA -BASQUE CODE TALKERS-EN LA SEGUNDA GUERRA MUNDIAL. Sancho de Beurko Elkartearen "Saibigain" aldizkari digitalaren 3. ale txit interesgarria.
Pedro J. Oiarzabal eta Guillermo Tabernilla, doktoreak eta historia militarraren ikerlariak hurrenez hurren, II. Munduko Gerran eta Guadalkanaleko borrokan Frank D. Carranza kapitainak erasoari hasiera emateko euskara erabili zueneko mitoa deseuzten dute ikerketa sakon bezain ederraren bidez. Dibulgazio lana da, dokumentatua oso, baina edonorentzako ulergarri. 
bottom of page